Kuarentena garaian gehien eraten ari garen ardo txuria da txakolina, COVID-19 pandemiak gogor jo du gure gizarteak, baina ez dugu gure ardo txuriari edaten utzi. Ez da edateko erraza eta oso ezaguna da bere zapore garratzagatik. Baina gure online dendan dugun kalitatezko eta merkea den ardorik ezagunena dugu TXAKOLINA.

getariako txakolina

Txakolinaren Ezaugarriak

  • Hori distiratsua eta argia erreflexu berdeekin.
  • Intentsitate haundiko limoizko aromak, lima eta lore zuriak, fruitu tropikalak konplexutasuna eta izaera ematen dizkionak.
  • Oso borobila ahoan eta garratz puntxu batekin, oso ondo orekatua eta alkohol gutxi duen ardoa dugu.
  • Zerbitzu tenperatura 6º eta 8º arteko da.

18 urtetik beherakoei alkohola saltzea debekatuta dago. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Txakoli Eskaintza Bereziak

Mahats Motak

Gure denda onlineko adituek txakolina hiru multzo desberdinetan desberdintzen dituzte Bizkaikoa, Arabakoa eta Getariakoa. Lurrande bakoitzean mahats desberdina erabiltzen dira kalitatezko txakolina egiteko.

Getariako Txakolina

Euskal ekoizlerik handiena Getariako Txakolina da, gure dendan famatuenak eta kalitate handiko ardoak, Txomin Etxaniz eta KPILOTA txakolinak dira. Baina ez ditugu ahaztu behar bertako beste txakolindegi guztiak Garazi Txakolina, Rezabal, Gaintza Txakolindegia eta Zudugarai.  Baimenduak dituzte mahats mota zuria hauek dira: Hondarribi zuri (gomendatua), Hondarribi Zuri ZerratiaIzkiriotaRiesling eta Chardonnay (baimenduak).

Bizkaiko txakolina

Bizkaikoa berriz ez da famatuena baina oso garrantzitsua den ardoa, xuabeagoa dela esan genezake eta askok nahiago dute aukera hau. Gure sommelierrak  gomendatzen dituen ardoak bodegas itsamendi hauek dira, Itsasmendi 7 eta  Itsasmendi 2018.  Gomendatzen dituzten mahatsak kasu honetan, Hondarribi zuri eta Mune mahatsa , Hondarribi Zuri Zerratia, Izkiriota, Izkiriota ttipia, Riesling, Sauvignon zuria eta Chardonnay . Bakio izan da tradizionalki herri ekoizle nagusia, baina gaur egun hedatu egin da.

ARABAKO TXAKOLINA

Arabakoak ere mahats berdinak erabiltzen dituzte ardoak garatzeko bai gomendatua eta bai baimenduak dituztenak. Gaur egun txakolina edozein eratara edan daiteke eskantzatzailea erabiliz edo ardoa apurtu gabe. Garrantzitsuena ardoak 6º eta 8º arteko tenperatura izatea.

txakolindegiak

Getariako Txakoli Gorriak

Txomin Etxaniz Txakolindegia

 

Txakolindegitan 6º eta 8º bitartean eraten den ardoa, normalean kopan zerbitzatzen den edaria. Arraina edo itsakiekin eraten den ardo famatuena da Euskal Herriko Txakolina, baina konfinamendu garaian euskaldunok txakolina dugu hozkailuan, kanpoko egoera zein den alde batera usteko.

Txakolina Mahaian

Lehen aipatu dugun moduan tenperatura oso garrantzitsua da, tenperatura oso baxuan zerbitzatzen denez, udan edateko gomendatzen dugun ardoa. Edozein janariri moldatzen bada ere adituek arraina, itsakiak edo koipe gutxiko janariarekin hartzeko aipatzen digute.

Beti ere mahaian zerbitzatzerakoan hozteko mahuka baten bidez botilaren tenperatura kontrolatuko dugu, honelako mahuka desberdin asko daude merkatuan eta hoztgailuan edozein lekutan gorde dezakezun elementua da.

Oso aproposa da bikotearekin, familian edo lagun artean momentu goxoak izateko edaria. Alkohol asko ez duen edaria dugu, 9 eta 11 gradu arteko ardo atlantikoa da, gure kostaldeetan pintxo baten laguntzaz gozatzekoa.

Gure Etxeko Lau Produktu Goxoenak

Etxekoekin Beti Euskal Herriko Produktuak, GOZATU!!!